Victor McLaglen | |
---|---|
(1935) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Royal Tumbridge Wells, 1886ko abenduaren 10a |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Newport Beach, 1959ko azaroaren 7a (72 urte) |
Hobiratze lekua | Forest Lawn Memorial Park |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, boxeolaria, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | Westerna |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
|
Victor Andrew de Bier Everleigh McLaglen (1886ko abenduaren 10a - 1959ko azaroaren 7a) Oscar Saria irabazi zuen aktore ingelesa izan zen. 1920ko hamarkadan ekin zion zinemari, eta berehala aktore ezagun bilakatu zen. Aldez aurretik boxeoa izan zuen bizibide eta nahikoa arrakasta izan zuen. Soldadu ere ibili zen Lehen Mundu Gerran. 1935ean John Fordek zuzendutako The Informer filmean egindako lanagatik Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen. 1952an ostera ere izendatua izan zen, berriro ere Forden zuzendaritzapean: The Quiet Man (gizonezko bigarren aktore onenaren sarirako hain zuzen ere). 1959an bihotzekoak jota hil zen.