Victoria | |
---|---|
city in British Columbia (en) ![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Regional district in British Columbia | Capital Regional District |
Alkatea | Lisa Helps |
Posta kodea | V0S, V8N-V8Z, V9A-V9E |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°25′20″N 123°21′57″W / 48.422151°N 123.3657°W |
![]() | |
![]() | |
Azalera | 19.470.000 m² |
Altuera | 23 m |
Mugakideak | Saanich (en) ![]() ![]() ![]() |
Demografia | |
Biztanleria | 80.032 (2011) 91.867 (2021) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011) |
Dentsitatea | 0 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1862 eta 1849 |
Telefono aurrizkia | 250, 778, 236, 672, 604 |
Ordu eremua | Ozeano Bareko ordu-eremua eta UTC−08:00 |
Hiri senidetuak | Suzhou, Morioka, Napier eta Khabarovsk |
victoria.ca |
Victoria Kanadako Columbia Britainiarra probintziako hiriburua da. Bere inguruko herriekin, Vancouver aurretik duela, probintziako bigarren hiri populatuena da. Vancouver uhartearen hegoaldean dago kokatua.
2006ko erroldaren arabera 78.057 biztanle bizi ziren bertan.
Victoria, Columbia Britainiarreko hiriburua, Vancuverren uhartean kokatuta dago, hegoaldeko isurialdean. Britainiar estiloko hiria da. Han egotean, Erresuma Batuko edozein hiritan zaudela ematen du. Aipagarriena kaia da. Kaitik Victoriako eraikin inportanteenak ikus daitezke: the Fairmont express hotela, Columbia Britainiarreko parlamentua eta BC Museum (edo British Columbia Museum), besteak beste. BC Museum-ean British Columbiako Historiako aztarnak gordeta daude. Museoaren aurrean, ohiko “totem”ek antzinako historia erakusten digute. Totemek kontatzen digute familiar indiarren historia. Zenbat eta totem handiago, hainbat eta historia luzeago. Hiri erditik pasatzean, denetarik aurki daiteke. Han, erdian, Kanadako merkatal zentroa ospetsuena dago: Eaton center. Marka guztiak batzen dira han. Gainera, Kanadako zergak baxuagoak direnez, bai arropak, bai opariak oso merke lor daitezke. Kaiaren alde batean, autobus geltokia dago. Handik, unibertsitateraino ailegatzen da. UVIC du izena. Nahiz eta BCko ospetsuena ez izan, hango bizia ikustea merezi du. Eraikinak arruntak dira. Ikasketak, berriz, ezagutu beharrekoak dira, izan ere, metodo pedagogiko nahiko berezia dute. Victoria esaten zaionari, bospasei herri dira. Haien artean, aipagarriak dira Saanich eta Langford. Eremuak 300.000 biztanle inguru du. Victoria erditik irten bezain laster Amerikan zaudela nabaritzen da. Herri horiek bi solairutako etxez lepo daude. Bata bestearen atzean.