Vienako diozesia, Vienensea (latinez: Dioecesis Viennensis) edo Zazpi probintzia (Septem Probinciae) Diokleziano enperadoreak (284tik 305rako agintaldia)[1] Tetrarkiaren sistemaren esparruan 300. urte inguruan sortutako diozesi administratiboetako bat izan zen.
Hiriburua Burdigala (egungo bordele) izanik, diozesia Galietako prefekturaren menpe zegoen (hiriburua: Treveris (egungo Trier alemanez ), Mendebaldeko Zesarraren bizilekua).