Viola da gamba | |
---|---|
viol family (en) | |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 321.322-71 |
Viola da gamba[1] (italieraz ˈvjɔːla da ˈɡamba ahoskatua) edo zango-biola[2] XVI-XVIII. mende bitarteko arku-instrumentua da, zango artean bermaturik jotzen dena. Zenbait tamainatakoak daude (sopranoa, altua, tenorra, baxua eta kontrabaxua), baina arruntena baxua da, XVIII. mendera arte erabili zena. 6-7 hari izaten ditu, giderrak koskak ditu, atzealdea zapala da, soinu-zuloak C-formakoak dira, eta zubia kurbatura txikikoa da (biolinaren familiaren aldean). Arkua esku-ahurra gorantz dagoela erabiltzen da.[3]
Zangoan bermatzen da, bularrean edo sorbaldan bermatzen den viola da braccio edo beso-biolatik bereizteko. Italiako musika errenazentista eta barrokoan erabili zuten batez ere termino hori.