Virginia Woolf, jaiotzez, Adeline Virginia Stephen (Londres, 1882kourtarrilaren 25a - Rodmell, 1941ekomartxoaren 28a), idazle eta saiogile britainiarra izan zen. XX. mendeko literatura modernistaren autore nagusietako bat izan zen, kontzientzia-jarioaren teknikaren erabileran aitzindaria eta Bloomsbury taldeko kide garrantzitsua. Lan aipagarri asko utzi zituen[1], ezagunenen artean daude Jacob’s room (1922), Dalloway andrea (1925), Farorantz (1927) eta Orlando (1929) eleberriak eta Gela bat norberarena (1929)[2], Three Guineas (1938) eta The Death of the Moth (1942) saiakerak. Pentsamendu feministaren aitzindarietako bat izan zen Europan[1].
↑ abAipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako