Vittorio Adorni | |
---|---|
![]() (1966) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Parma, 1937ko azaroaren 14a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Parma, 2022ko abenduaren 24a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista aurkezlea, txirrindularia eta kirol zuzendaria |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Salvarani | 1964-1966 |
Salamini-Luxor TV (en) ![]() | 1967-1967 |
Faemino-Faema | 1968-1968 |
Scic | 1969-1970 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 74 kilogramo |
Altuera | 184 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
Vittorio Adorni (San Lazzaro di Parma, 1937ko azaroaren 14a - Parma, 2022ko abenduaren 24a) italiar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1961 eta 1970 artean, denbora horretan 60 garaipen lortu zituelarik.
1968ko Munduko Txirrindularitza Txapelketa irabazi zuen, Imolan jokatu zena. Italiako Giroko liderraren maglia arrosa 19 egunez eraman zuen, 1965eko Italiako Giroa irabaztea lortuz, Italo Zilioli eta Felice Gimondiren aurretik. 1963 eta 1968ko edizioetan 2. eta 1964 eta 1967koetan 4. ere izan zen.
Txirrindularitza aktibotik erretiratu ondoren, telebistako komentarista eta kirol zuzendari izan zen zenbait urtez, Salvarani eta Bianchi taldeak zuzenduz. Ondoren, Nazioarteko Txirrindularitza Batasuneko direktibako kide izan zen.