Volta Garaiko Errepublika République de Haute-Volta | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1958 – 1984 | |||||||
Errepublika | |||||||
| |||||||
Ereserkia [[Fitxategi:Hymne Nationale Voltaïque|280px]] Goiburua Unité - Travail - Justice "Batasuna - Lana - Justizia" | |||||||
![]() | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Uagadugu | ||||||
Ekonomia | |||||||
Dirua | CFA liberaa | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Frantsesa | ||||||
Historia | |||||||
Kolonia autonomoa | 1958ko abenduaren 11a | ||||||
Independentzia | 1960ko abuztuaren 5a | ||||||
Izen berria | 1984ko abuztuaren 4a | ||||||
|
Volta Garaiko Errepublika (frantsesez: République de Haute-Volta) 1958ko abenduaren 11an Frantziar Batasunaren barnean ezarritako kolonia autonomoa izan zen. Autonomia lortu baino lehen Frantziar Volta Garaia eta Frantziar Mendebaldeko Afrikako zati bat izan zen. 1960ko abuztuaren 5ean Frantziarekiko independentzia osoa lortu zuen.
1983ko abuztuaren 4an, Thomas Sankarak estatu-kolpe militar baten bitartez boterea lortu zuen. Estatu-kolpearen ondorioz, Iraultzaren Batzar Nazionala eratu zuen bera presidentea zelarik. Sankarak izen aldaketa proposatu zuen eta kolpearen lehenengo urteurrenean Volta Garaia Burkina Faso bilakatu zen, euskaraz "jende ohoretsuaren herrialdea" esan nahi duena.
Volta Garaia izenak[1] herrialdea Volta ibaiaren goialdeko zatian dagoela esan nahi du. Ibaiak hiru zatitan banatuta dago: Volta Beltza, Volta Zuria eta Volta Gorria, herrialdeko banderan agertzen ziren hiru koloreak hain zuzen ere.