Vostok sobiet batasunak (SESB) gizakiak espazioratzeko garatu zituen kapsula motako espazio-ontziak ditugu 1960ko hamarkadan erabili zirenak, izen berarekin ezagutzen dira kapsula horiek jaurtitzeko erabili ziren suziriak. Vostok (Восток) hitzak errusieraz ekialde edo ekialdeko esan nahi du ekialdean kokatuta dagoelako. Espazio-ontzi hauekin jaurti zen lehen aldiz gizaki bat lurreko orbitara 1961ko apirilak 12an Kazakhstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik Juri Gagarin kosmonauta orbitaratu zutenean. Espazio-ontzi hauetako batean ere lehen emakumea jaurtia izan zen 1963ko ekainak 16ean jaurtigune beretik Valentina Terexkova espazioratu zenean.
Vostok klaseko sei espazio-ontzi jaurti ziren espaziora programa eten zen arte. Vostok klasearen eboluzio gisa Voskhod klasea sortu zuen SESB-k bere tripulaziodun hegaldiekin jarraitzeko.
Vostok programako espaziountziek bi zati nagusi zituzten:
Behin Vostok kapsula atmosferan sartzen zenean gutxi gorabehera 7000 metrotara kosmonauta bertatik jaurtitzen zen jausgailuz, kapsulak ere bere jausgailuak zituen eta horrela biek lur hartzen zuten.