Voyage of the Damned (euskaraz Madarikatuen Bidaia), 1976ko Stuart Rosenberg estatubatuar zinema zuzendariaren drama film bat da. Gordon Thomas eta Max Morgan-Witts idazleen 1974ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Faye Dunaway, Oskar Werner, Lee Grant, Max von Sydow, James Mason eta Malcolm McDowell aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda Lalo Schifrin argentinar musikagileak konposatu zuen.
Filma nahiz eleberria 1939an nazismoarengandik ihesi Alemaniatik Kubara bidaiari juduak garraiatu zituen MS St. Louis ontziaren benetazko gertaera historikoan oinarrituak daude.
Oscar Sarietarako hiru izendapen jaso zituen: Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Lee Grant), Soinu banda onenaren Oscar Saria (Lalo Schifrin) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (David Butler eta Steve Shagan).