Vueling Airlines | |
---|---|
VY - VLG | |
Possible by Vueling | |
Datuak | |
Mota | Airelinea, kapital irekiko enpresa eta erakundea |
Herrialdea | Espainia |
Puntu programa | Avios (en) |
Erabiltzen du | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Jabea | International Airlines Group |
Balore-burtsa | Madrilgo burtsa |
Historia | |
Sorrera | 2004 |
Sorlekua | Bartzelona |
webgune ofiziala |
Vueling Europan dagoen kostu baxuko hegaldi konpainia da. Bere egoitza nagusia Bartzelonan dago, eta Euskal Herrian Bilboko, Hondarribiko eta Iruñeko aireportuetatik lan egiten du. Espainiar lurraldeko hegaldi konpainiarik handiena da helmuga kopuruan eta flotaren tamainan, eta Espainiako garraiatutako bidaiari kopuruan bigarrena da, lehenengoa Ryanair da.
Vueling, 140 helmuga baino gehiago ditu, gehienak bere konexio zentrotik, Bartzelona.
Bartzelonaz gain, Vuelingek beste hainbat base ditu: Alicante, Sevilla, Bilbo, Madril, Valentzia, Malaga, Santiago de Compostela, Gran Kanaria, Jerez, Tenerife (Iparra) eta Mallorca; Europan zehar Erroman, Paris-Orly eta Florentzian ere du baseak.