Waldo Frank | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Long Branch, 1889ko abuztuaren 25a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | White Plains, 1967ko urtarrilaren 9a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea DeWitt Clinton High School (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, kazetaria, literatura-kritikaria eta kritikaria |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
![]() ![]() |
Waldo Frank (Long Branch, New Jersey, 1889ko abuztuaren 25a - White Plains, New York, 1967ko urtarrilaren 9a) Estatu Batuetako eleberrigile eta saiakera-idazlea izan zen. Bi urtez The Seven Arts aldizkariaren zuzendari izan zen, Amerika berri sozialista bat, arteak eraberritua bultzatzeko asmoz. Marxista erromantikoa zen eta Espainia, Frantzia, SESB eta Hego Ameriketan zehar ibili zen. Bere eleberri eta saiakeretan joera etiko nabaria erakutsi zuen. Obra nagusiak Our America (1919, Gure Amerika), In the American Jungle (1925-1936, Ameriketako oihanean), The dark mother (1920, Ama iluna), Island in the Atlanthic (1919, Uhartea Atlantikoan).