Waldorf hezkuntza

Waldorf hezkuntzak artearen adierazpenak ez ditu baztertzen.

Waldorf hezkuntza Rudolf Steiner pentsalari eta ekintzaile mistikoaren printzipioetan oinarritzen hezkuntza metodo bat da. Hezkuntza hau garatzen deneko eskolak Waldorf eskolak edo Steiner eskolak dira. Gizakiaren ikuspegi osotu bat abiaturik, non gorputza, adimena eta arima bateratzen diren, haurrari bere ikasketa prozesuaren jabe izatea bultzatzen du Waldorf pedagogiak, sormena eta ekimena landuz, humoreen teoria oinarri[1].

Egun, munduan zehar 500 Waldorf eskola baino gehiago daude 30 herrialde baino gehiagotan sakabanaturik. Eskola konbentzionalen aldean, musika, dantza, olerkiak eta ipuinak bereziki lantzen dituen eskolak dira eta ikasgelak ingurune goxo eta naturalak dira, ikasgela arruntetako mahai eta aulki aldean. Umeei, zazpi urte dituzten arte, ezagutza ukatzen zaie, pentsatzen dutelako arima eta gorputza oraindik ez daudela guztiz lotuak[1].

  1. a b (Gaztelaniaz) El ataque a la educación y las escuelas Waldorf. (Noiz kontsultatua: 2021-06-03).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne