Wamba (erregea)

Wamba (erregea)

Bisigodoen erregea

672 - 680
Recesvinto - Ervigio
Bizitza
JaiotzaPenamacor (en) Itzuli, 633
HerrialdeaToledoko Erresuma bisigodoa
BizilekuaToledo
HeriotzaPampliega, 688 (54/55 urte)
Hobiratze lekuaPampliega
Toledo
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jardueraksubiranoa, gudaria eta Christian monk (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaNicene Christianity (en) Itzuli
Artikulu hau bisigodoen erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Wamba (argipena)».

Wamba[1] (? - Pampliega, Burgos, 688) bisigodoen errege izan zen 672-680. urteetan, Rezesvintoren ondorengoa. Baskoien aurkako kanpaina batekin hasi zuen bere agintaldia, baina eraso hori utzi eta Nimesko kondeari eraso zion, frankoen eta juduen laguntzarekin, Septimaniako matxinada antolatu baitzuen hark. Bizantziar jatorriko Paulo kondea jarri zuen Nimesko kondearen aurkako espedizioburu; hura, ordea, egoeraz baliatu zen bere burua errege izendatzeko Narbonan. Wambak baskoiak menderatu eta Bartzelona eta Girona hartu zituen, eta Septimanian barneratu eta Nimes konkistatu zuen. Handik gutxira bere mendeko guztiak behartu zituen nahitaez zerbitzu militarra eskaintzera, hala behar zuenean. 675. urtean Algecirasaino heldu zen musulmanen aurkako jazarpena gidatu zuen, eta Ceuta okupatu zuen. 680. urtean Ervigiok haren lekua hartu zuenean Pampliegako monasteriora erretiratu zen betiko.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak. .. b letraz idatzita balego bezala irakurtzekoa da

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne