Washington Allston | |
---|---|
![]() (1805) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Charleston, 1779ko azaroaren 5a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Cambridge, 1843ko uztailaren 9a (63 urte) |
Familia | |
Aita | William Allston |
Ama | Rachel Moore Flagg |
Ezkontidea(k) | Martha Remington Dana (en) ![]() Ann Channing Allston (en) ![]() |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Harvard College (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, poeta, idazlea, eleberrigilea eta artista |
Lantokia(k) | Erroma eta Boston |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Royal Academy of Arts |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
![]() ![]() |
Washington Allston (Georgetown, Hego Carolina inguruan, 1779ko azaroaren 5a - Cambridge, Massachusetts, 1843ko uztailaren 9a) estatubatuar olerkari eta margolaria izan zen.
Georgetownetik gertu dagoen Waccamaw ibaiko arroz-plantazio batean jaio zen. Harvardeko Collegen ikasi zuen eta 1801ean Ingalaterrarako ontziratu zen. Benjamin West buru zuten Londresko Errege Akademietan ikasi zuen. Frantzian eta Italian zehar ibili zen museoak bisitatzen, eta han Washington Irving eta Samuel Taylor Coleridge ezagutu zituen. 1813an The Sylphs of the Seasons, with Other Poems argitaratu zuen Londresen.
Bere emaztea 1815ean hil zen eta Allston 1818an itzuli zen Estatu Batuetara eta Massachusettsen bizi izan zen hurrengo hogeita bost urteetan.
Margolanen lehen erakusketa 1827an egin zuen. Ameriketako Estatu Batuetako aitzindaria izan zen paisaien margolaritzaren mugimendu erromantikoan. Argiaren eta kolore atmosferikoaren erabilera ausartagatik ezaugarritu zen.
1841ean Monaldi argitaratu zuen eta 1850ean Lectures on Art, and Poems.