Watasidak لوطاسيون - al-waṭṭāsīyūn ⵉⵡⴻⵟⵟⴰⵙⴻⵏ - Iweṭṭāsen | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1472 – 1554 | |||||||
Monarkia | |||||||
Watasiden sultanerria (gorri ilunez) eta bere basailuak (gorri argiz) | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Fez | ||||||
Kultura | |||||||
Erlijioa | islam Sunita | ||||||
Historia | |||||||
|
Watasiden dinastia[1] (amazigeraz: ⵉⵡⴻⵟⵟⴰⵙⴻⵏ, Iweṭṭasen, arabieraz: الوطاسيون, al-waṭṭāsīyūn) XV. eta XVI. mendeen artean Maroko gobernatu zuen zenata berbere leinua izan zen.[2]
Marindarrek 1465eko Marokoko matxinadan boterea galdu zuten eta 1472an watasidek ordezkatuak izan ziren. Familia biak loturik zeuden eta marindarrek hainbat bisir watasida izan zituzten.[2]
Abu Abd Allah al-Sheikh Muhammad ibn Yahya al-Mahdi lehendabiziko wattasidar sultana izan zen. Iparraldeko Maroko baino ez zuen gobernatzen, hegoaldea zenbait printzerritan banatuta zegoelako. 1554an, Tadlako guduan, Tagmaderteko saadiek menderatuak izan ziren.