Waterpolo

Waterpolo norgehiagoka

Waterpoloa igerileku baten zazpi jokalariz osatutako bi talderen artean jokatzen den kirola da, baloia arerioaren atean sartzea helburu dutelarik. Guztira 13 jokalarik osatzen dute taldea, horietako 6 aulkian gelditzen diren arren. Txanoaren koloreaz baliatzen dira ezberdintzeko (gehienbat zuria etxekoek, urdina kanpokoek eta gorria atezainek. "Faltak", denbora gutxiko kanporaketak eta kanporaketa definitiboak daude. Lau denbora daude, bakoitza zortzi minutukoa , tartean bi minutuko atsedenaldiekin; bigarren denboraren ondoren zelaiak aldatzen dira. Jokalariek ezin dute lurra ukitu ezta paretak ere. Jokalariak uretan mantendu behar dute, eta horrek energia asko suposatzen du. Talde bakoitzak 30 segundo ditu jaurtitzeko.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne