Weimarko Errepublika (ofizialki, Alemaniar Inperioa) Weimarer Republik (ofizialki, Deutsches Reich) | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1919 – 1933 | |||||||
demokrazia, errepublika | |||||||
| |||||||
Ereserkia 'Das Lied der Deutschen («Alemaniarren abestia») | |||||||
Weimarko Errepublikaren lurrak | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Berlin | ||||||
Biztanleria | 64.411.000 (1925) | ||||||
Azalera | 468.787 (1925) km² | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Alemana | ||||||
Historia | |||||||
Sorrera | 1918ko abuztuaren 11 | ||||||
Hitler boterean | 1933ko urtarrilaren 30a | ||||||
Lege Habilitantea | 1933ko martxoaren 23a | ||||||
|
Weimarko Errepublika[1] 1919tik 1933 arte Alemaniak izan zuen erregimen politikoa izan zen. Lehen Mundu Gerrako porrotaren ostean, Weimar hirian nazio-batzarra bildu zen, herrialdeari konstituzioa emateko. Gobernu era berria gorabehera, Errepublikaren izen ofiziala Deutsches Reich («Alemaniar Inperioa») zen. Weimarko Errepublika historialariek asmatutako esapidea da.
Weimarko Errepublika Alemanian demokrazia liberala eratzeko lehendabiziko saioa izan zen. Garai gatazkatsua izan zen, eta Errepublikak ezin izan zion aurre egin. Adolf Hitlerrek eta Alderdi Nazionalsozialistak 1933an boterea lortu ondoren, Gleichschaltung izeneko neurriak indarrean jartzean, demokrazia sistema de facto bertan behera utzi zuten, nahiz eta legez Bigarren Mundu Gerraren ostean baino ez gertatu.