Welsh Not

Welsh Not soinean daraman ikasle baten irudia, ordenagailuz sortua.

Welsh Not (euskaraz: «galesik ez») edo Welsh Note (euskaraz: «gales oharra») XIX. mendean zenbait eskolatan galesez mintzatzen ziren umeen lepoetan zintzilik zeramatena eta WN letrak grabaturik zituen zurezko pieza izan zen. Not pieza galesez hitz egiten harrapaturiko edozein umeri ematen zioten, eta horrek galesez mintzatzen harrapaturiko beste ikaskideri eman behar zion. Eskolak amaitutakoan, not seinalearen jabeak zigorrada jasaten zuen. Not piezaren helburua ikasleek ama hizkuntzaz ez hitz egitea zen, orduan ingelesa hezkuntzarako hizkuntza egoki bakartzat hartzen zutelako[1].

  1. BBC. Welsh and 19th century education. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne