Wernher Magnus Maximilian Freiherr von Braun (1912ko martxoaren 23a, Wyrzysk, Alemaniar Inperioa – 1977ko ekainaren 16a, Alexandria, Virginia, Ameriketako Estatu Batuak) alemaniar ingeniaria izan zen. Alemania eta Estatu Batuetako aeronautika teknologiako pertsonaia garrantzitsuenen artean kokatzen da.
Bigarren Mundu Gerran zehar, nazientzat suziriak diseinatzen lanean aritu zen. Ondoren, 1955an, NASAn sartzeko asmoz, estatubatuar herritartasuna bereganatu zuen. XX. mendeko suziri diseinatzaile nabarmenen artean dago, V2 suziria eta gizakia ilargira eraman zuten Saturno V suziria diseinatu baitzituen[1].