Western Union Fritz Langek 1941ean zuzendutako westerna da, Technicolor argazki-sistema erabilita eta Arizona eta Utahko lurretan filmatua. Abiapuntua Zane Greyren eleberri bat bazen ere, emaitzak ez du zerikusi handirik jatorrizko testuarekin. Ekoizpen etxeak, Foxek, film epikoa eta historikoa espero zuen, baina Langen helburua pertsonaien jokamoldean sakontzea zen, haien emozioak islatzea, nahiz eta gai eta mezu nagusiak (telegrafoa zibilizazioa zabaltzeko tresna da) bestelako eskema erakutsi.[1]