Westport (Mayo konderria) Cathair na Mart | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Konderria | ![]() |
Postakodea | F28 |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°48′00″N 9°32′00″W / 53.8°N 9.5333°W |
![]() | |
Altuera | 80 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 6.198 (2016) |
Bestelako informazioa |
Westport (irlanderaz Cathair na Mart), hiria historikoki Cahernamart izendapenarekin ezaguna izan zen. Mayoko konderrian kokatzen da, Clew badiaren hego-ekialdeko ertzan, eta Irlandako Errepublikaren mendebaldeko kostaldean dago.
Hiri honetatik 10 kilometro mendebalderuntz Irlanda osoan oso ospetsua den Croagh Patrick mendia dago, bertara urteko erromeria eta igoera ospatzen direlarik. Mendi honen gailurretik Westport hiria eta inguru guztiak ederki asko ikus litezke.