Whitespace

Whitespace programazio lengoaia esoterikoa da Edwin Brady eta Chris Morris garatutako 2003ko apirilaren 1an. Hutsuneak, tabulazioak eta lerro jauziek osatzen dute lengoaia honen sintaxia. Beste edozein karaktere ez da kontuan hartuko.

Lengoaia inperatiboa da, pila batean oinarritzen dena. Programak exekutatzen dituen makina birtualak pila bat eta heap bat ditu. Pila erabilita programatzaileak zenbaki osoak metatu ditzakete, baina oraindik ezin dira komadun zenbakirik gorde. Heap-a aldagaiak eta datu egiturak gordetzeko balio du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne