Orri honek Euskarazko Wikipediako politika formal bat azaltzen du. Lankideek onartutako arauak dira; beraz, lankide guztiek bete beharko dituzte. |
Politika hau aplikatzean, kontuan hartzekoa da EIMAk betiere zorrotz betetzen dituela euskararen araugintzako erakunde gorenaren arau eta gomendioak, hots, Euskaltzaindiarenak. Beraz, Euskaltzaindiak emandako arau edo gomendioren bat EIMAren zerrendetako formekin bat ez badator, Euskaltzaindiarenari emango genioke lehentasuna, Euskal Wikipediako politiketatik lehenak ere hala agintzen baitu.