Wilhelm garrasia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Sheb Wooley |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Honen izena darama | Pvt. Wilhelm (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Honen parte da | Distant Drums The Charge at Feather River (en) ![]() |
Wilhelm garrasia (ingelesez: Wilhelm scream) 1951n Distant Drums filmean lehen aldiz erabilitako stock soinu efektu bat da.[1] Harrezkero, ehunka filmetan agertu da- 2015erako 416 film eta telesailetan[2]- eta soinu klixe ezagunenetakoa da ziurrenik. Garrasia Warner Broseko soinu artxiboan gorde zuten. Han aurkitu zuen Ben Burtt Star Warseko soinu diseinatzaileak, eta "PVT. Wilhelm" izena eman zion, 1953ko The Charge at Feather River filmean oihu bera egin zuen bigarren mailako pertsonaia baten izena hain zuzen ere.
Oihua grabatu zuenaren nortasuna ez da ezagutzen, zenbait adituk Sheb Wooley abeslariak grabatu zuela uste arren.[3] Edonola ere, egun ez du inolako copyrightik.