Wilhelm Carl Werner Otto Fritz Franz Wien (ˈviːn ahoskatua; Gaffken, Prusia, 1864ko urtarrilaren 13a - Munich, 1928ko abuztuaren 30a) alemaniar fisikaria izan zen. Giessen, Würzburg eta Municheko unibertsitateetako irakasle izan zen. Optikari buruzko ikerketak egin zituen baina elektrizitatearen eta irradaren alorrean egindako lanengatik da batez ere ezaguna; besteak beste, eremu elektromagnetikoek izpi katodikoetan eta izpi positiboetan duten eragina aztertu zuen. Gorputz beltzaren erradiazioari buruz egindako lanengatik Fisikako Nobel saria lortu zuen 1911n.