William Lincoln Christie (Buffalo, New York, AEB, 1944ko abenduaren 19a) Estatubatuar orkestra zuzendaria eta klabezin-jotzailea da.
Artearen historia ikasi zuen Harvard Unibertsitatean, eta ondoren klabezina Ralph Kirkpatrickekin Yaleko Unibertsitatean. Musikaren historiako irakasle izan zen Dartmouth Collegen. 1971n Frantziara joan zen bizitzera. Five Centuries taldearekin musika garaikideko jaialdietan parte hartu zuen, baina berehala musika barrokorantz egin zuen eta espezialista bihurtu zen gai horretan. 1978an herrialde askotatik bildutako gazteekin Arts Florissants taldea sortu zuen. Talde horrekin XVII. eta XVIII. mendeetako frantses eta italiar errepertorioaren zati handia grabatu du.