William Cobbett | |||||
---|---|---|---|---|---|
1835eko urtarrilaren 6a - 1835eko ekainaren 18a Barrutia: Oldham (en) Hautetsia: 1835 United Kingdom general election (en)
1832ko abenduaren 10a - 1834ko abenduaren 29a Barrutia: Oldham (en) Hautetsia: 1832 United Kingdom general election (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Farnham, 1763ko martxoaren 9a | ||||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua | ||||
Heriotza | Surrey, 1835eko ekainaren 18a (72 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Surrey | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Parktown Boys' High School (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, nekazaria, politikaria, biografoa, politika-idazlea, idazlea eta historialaria | ||||
Lantokia(k) | Londres | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Izengoitia(k) | Peter Porcupine eta Dick Retort | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberala (Erresuma Batua) |
William Cobbett (Farnham, Surrey, 1763ko martxoaren 9a - Guildford, 1835eko ekainaren 18a) ingeles kazetari eta politikaria izan zen.
Herri-dirua beste zeregin batzuetarako erabili zuelako salaketak behartuta, Estatu Batuetara jo behar izan zuen, eta bertan hasi zen politika-lanetan. Ingalaterrara itzulitakoan (1802) toryen aldeko Weekly Political Register astekaria sortu zuen. Merke saltzen zen astekari hartatik gizarte-egoerari buruz egin zituen salaketak eta kritikak gero eta gogorragoak ziren, eta Parlamentuaren erreforma ere proposatu zuen. Langileriaren ordezkari gisa parlamentari aukeratu zuten 1832. urtean. Hauteskundeen erreforma onartu zuen gizartearen egoera aldatzeko lehen neurri gisa. Tradizio historikoan oinarrituriko demokraziaren alde azaldu zen.