William-Adolphe Bouguereau

William-Adolphe Bouguereau

lehendakari

1885 - 1905
Edmond Du Sommerard - Albert Maignan
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdolphe Williams Bouguereau
JaiotzaArroxela1825eko azaroaren 30a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaHôtel particulier, 15 rue Verdière, La Rochelle (en) Itzuli
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaArroxela1905eko abuztuaren 19a (79 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Marie-Nelly Monchablon  (1866ko maiatzaren 24a -  1877ko apirilaren 3a)
Elizabeth Jane Gardner  (1896 -  1905eko abuztuaren 9a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
(1846 - 1850)
French Academy in Rome (en) Itzuli
(1851 - 1853)
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)François-Édouard Picot
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Paris eta Erroma
Enplegatzailea(k)Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaArte Ederren Akademia (Frantzia)
Fondation Taylor (en) Itzuli
MugimenduaAkademizismoa
Pont-Aven School (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua
figure painting (en) Itzuli
margolaritza mitologikoa

Musicbrainz: 894cb191-d30b-496d-a767-c323ee3cf417 Discogs: 2240876 Find a Grave: 11465820 Edit the value on Wikidata

William-Adolphe Bouguereau (1825eko azaroaren 30a - 1905eko abuztuaren 19a) frantziar margolari akademizista eta tradizionalista izan zen. Bere margolan errealistetan gai mitologikoak erabiltzen zituen, pertsonai nahiz gai klasikoen interpretazio modernoak eginez eta emakumeen gorputza nabarmenduz.[1] Margolariaren lanak forma eta teknika erabat menperatzeagatik bereizten dira. Estilo aldetik XIX. mendearen bigarren erdialdean nabaritu zen korronte eklektikoaren parte izan zen. Ikuspegi naturalista batetik eta idealismo kutsu handiarekin elementu neoklasiko eta erromantikoak nahasten zituen. Bere bizitzan zehar ospe nabaria izan zuen Frantzian eta Estatu Batuetan. Ohore asko jaso zituen, baita sari garrantzitsuak ere, hala nola, Prix de Rome eta Ohorezko Legioa [2]. XX. mendearen hasierarekin batera, Bouguereauren izena aurremodernisten nahiz inpresionistengatik gutxietsia izan zen. Era berean, publikoak ere bizkarra eman zion, garai horretan artearekin lotutako gustuak aldatu egin ziren eta.[3] Hil eta gutxira, bere lana azkar ahaztu zen, eta bere obra huts nahiz artifizialtzat hartua izan zen. Dena dela, 1970eko hamarkadan bere lana berriro aztertua izan zen, eta gaur egun Bouguereau XIX. mendeko margolaririk garrantzitsuenetako bat konsideratzen da. Bere bizitzan zehar, margolariak 822 margolan margotu eta amaitu zituen, beste lan asko non dauden ezezaguna delarik [3].

Bouguereaurengatik mirespena adierazi zuten pertsonai garaikideen artean, Napoleon III.a edota Chopin konpositorea aurki daitezke. Bestalde, Cezanne edo van Gogh bezalako margolariek gorrotatu edo alde batera utzi zuten.

Margolaria izateaz gain, Bouguereau arteko irakaslea izan zen Frantziako Arte Ederretako akademian, Parisko Arte Ederretako Eskolan edota Julián Eskolan, besteak beste. Margolariaren influentziari esker, artearekin lotutako erakunde asko, hala nola, Frantziako Arte Ederretako akademia, emakumeei ireki ziren lehenengo aldiz.

  1. ISBN 978-0876545829..
  2. .
  3. a b .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne