William Huggins (Londres, 1824ko otsailaren 7a - ib., 1910eko maiatzaren 12a) ingeles astronomoa izan zen. Bere kabuz egin zituen astronomia-ikasketak. Astronomian espektro-analisia erabiltzeko oinarriak jarri zituztenetako bat da. 1864an, gasezko nebulosen espektroen igorpen-lerroak aurkitu zituen. 1868an, Doppler efektua aurkitu zuen izarren espektroetan, eta kometen osaera kimikoa aztertu zuen, espektroen analisian oinarrituta.