William McChord Hurt (Washington Hiria, 1950eko martxoaren 20a - Portland, Oregon, 2022ko martxoaren 13a) estatubatuar aktorea izan zen. Zinema ikur handia izan zen 1980ko hamarkadan, antzeztu zituen nortasun handiko rolengatik. Gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen 1985eko Kiss of the Spider Woman filmean egindako lanagatik.