William Joseph Kennedy (Albany, New York, 1928ko urtarrilaren 16a) estatubatuar kazetari eta idazlea da.
Irlandar familia katoliko batetik dator. Bigarren mailako ikasketak amaitu ondoren, kirol erreportari gisa lan egin zuen egunkari batean. Soldadutza Alemanian egin ondoren armadako egunkari batean AEBeta itzuli zen eta kazetari lanetan jarraitu zuen Albanyn eta San Juan de Puerto Ricon. Pulitzer sarirako izendatu zuten, ikerketa-kazetaritzan egindako lanagatik. Albany eta Cornelleko unibertsitateetan sormenezko idazkera irakatsi zuen.
1969an argitaratu zuen lehen eleberria. Bere eleberrietako zortzi Albany hirian daude. 1984an Pulitzer Saria Fikzioan irabazi zuen Ironweed eleberriarekin. Saiakerak eta antzezlanak ere idatzi zituen.