William Nicholson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1753 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Bloomsbury, 1815eko maiatzaren 21a (61/62 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, kazetaria, filosofoa, abokatua, fisikaria, itzultzailea eta idazlea |
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia |
William Nicholson (Londres, 1753ko abenduaren 13a - Bloomsbury, 1815eko maiatzaren 21a) kimikari ingelesa izan zen. Voltak pila asmatu zuen urte berean (1800), pila hura aztertuz eta ur azidodunaren osagaiak bereiziz, elektrolisia aurkitu zuen Carlislerekin. Elementary Principles of Chemistry liburuan azaldu zituen bere aurkikuntzaren oinarriak (1789). Nicholson elektrokimikaren aitzindari gisa har daiteke, beraz. Nicholsonen aerometroa, haizearen dentsitatea neurtzeko tresna, asmatu zuen. Kimikako hiztegi bat ere idatzi zuen: Dictionary of Chemistry (1795).