William Wyler

William Wyler

Bizitza
JaiotzaMulhouse1902ko uztailaren 1a
Herrialdea Suitza
 Ameriketako Estatu Batuak  (1928 -
Lehen hizkuntzaalemana
ingelesa
Yiddisha
HeriotzaLos Angeles1981eko uztailaren 27a (79 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Margaret Sullavan  (1934ko azaroaren 25a -  1936ko martxoaren 13a)
Margaret Tallichet  (1938ko urriaren 23a -  1981eko uztailaren 27a)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakalemana
frantsesa
ingelesa
Yiddisha
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, zinema ekoizlea, zinema aktorea, film-zuzendaria, aktorea eta errealizadorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0943758 Allocine: 768 Rottentomatoes: celebrity/william_wyler Allmovie: p117452 TV.com: people/william-wyler
Discogs: 2507226 Find a Grave: 5005 Edit the value on Wikidata

William Wyler[1] (Mülhausen, Alsazia, 1902ko uztailaren 1a - Los Angeles, Kalifornia, 1981eko uztailaren 27a) film zuzendaria izan zen. Ezaguna zen film baten ekoizpeneko pauso guztien gainean zeukan kontrol zorrotza. Hori dela eta, eszenak etengabe errepikatzen zituen, aktoreen eta langile teknikoen etsipenerako. Baina aldi berean, arrakasta handia izan zuen bai kritikagileen bai ikusleen artean. Haren lan nabarmenak dira Ben-Hur (1959), The Best Years of Our Lives (1946), edo Mrs. Miniver (1942); hirurok Oskar sarietako zuzendari onenaren zein film onenaren sariak jaso zituzten. Wylerren beste lan ezagun eta bikain batzuk hauexek izan ziren: Funny Girl (1968), How to Steal a Million (1966), The Big Country (1958), Roman Holiday (1953), The Heiress (1949), The Little Foxes (1941), The Letter (1940), The Westerner (1940), Wuthering Heights (1939), Jezebel (1938), Dodsworth (1936), eta Hell's Heroes (1930).

Wyler, Wilhem Weiller jaiotzez, 1902an jaio zen Mulhouseko familia judu baten baitan, Frantziako Alsazia eskualdeko hiri batean (Frantzia eta Prusiaren arteko gerraz geroztik Alemaniako Inperioaren parte zena). Aita Leopold Weiller (1864-1939) judu suitzarra zen, Endingenen jaioa, eta ama Melanie Auerbach (1878-1955) judu alemaniarra zen, Stuttgarten jaioa. Alemaneraz eta frantsesez ikasi zuen Lausanan (Suitza), merkataritza ikasi zuen, eta gero biolina ikasi zuen Parisko kontserbatorioan. Carl Laemmle, Universal Pictures estudioen sortzailearekin senidetuta zegoen, amaren bidez eta 1921ean, Wyler Estatu Batuetara joan zen Laemmlek bidaia ordainduta harekin lanean jarduteko. 1928an, estatubatuar hiritar naturalizatu bihurtu zen.

  1. Birth Certificate No. 1298/1902, Mulhouse Archive. According to Herman, Jan. A Talent for Trouble: The Life of Hollywood's Most Acclaimed Director. New York: G.P. Putnam's Sons, 1995. ISBN 0-399-14012-3

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne