Willem Frederik "Wim" Duisenberg (Heerenveen, 1935eko uztailaren 9a - Faucon, Vaucluse, Frantzia, 2005eko uztailaren 31 ) herbeheretar ekonomista eta politikaria izan zen. Europako Banku Zentralaren lehendakari izendatu zuten 1998ko maiatzaren 2an, Europar Batasuneko estatu eta gobernuburuek europar diru bakarra, euroa, berretsi zuten egun berean. 2003 arte jardun zuen postu horretan.