Winslow Homer (Boston, 1836ko otsailaren 24a - Prouts Neck, Maine, 1910eko irailaren 29a) estatubatuar margolaria izan zen. Itsas gaiei buruzko bere margolanengatik da ezaguna. Prestakuntza autodidakta izan zuen. Litografo baten ikaslea izan zen eta hogei urtez ilustratzaile lanetan aritu zen. 1859an bere estudioa New Yorken ezarri zuen eta Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan borrokako eszenak margotu zituen. 1881-1882an Ingalaterran aritu zen margotzen, eta gero Maineko kostaldean kokatu zen. 1881-1882an Ingalaterran aritu zen margotzen, eta gero Maineko kostaldean kokatu zen.