Winter's Bone (euskaraz Negu Gorria) 2010eko Debra Granik estatubatuar zinema zuzendariaren drama film independiente bat da. Daniel Woodrell idazlearen Winter's Bone eleberrian oinarrituta dago. Jennifer Lawrence, John Hawkes, Lauren Sweetser, Garret Dillahunt, Dale Dickey eta Shelley Waggener aktoreek antzeztu zuten.
2010eko Sundanceko Zinemaldian saritua izan zen. Bestalde, urte hartako Oscar Sarietarako lau izendapen ere jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria, Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria.