Wolofera | |
---|---|
Wolof | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Senegal Mauritania |
Hiztunak | 5,5 milioi (ama hizkuntza) 12,3 milioi (bigarren hizkuntza) |
Ofizialtasuna | Inon |
Eskualdea | Mendebaldeko Afrika |
Araugilea | CLAD (Centre de linguistique appliquée de Dakar) |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Atlantic languages (en) Senegambian (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa, Wolofal script (en) eta Garay (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | wo |
ISO 639-2 | wol |
ISO 639-3 | wol |
Ethnologue | wol |
Glottolog | wolo1247 |
Wikipedia | wo |
Linguasphere | 90-AAA-a |
IETF | wo |
Wolofera[1] (Wolof) Ipar Mendebaldeko Afrikako hizkuntza da, wólof etniako jatorrizkoa. Gertuko fula bezala, Niger-Kongo hizkuntzen Atlantiko-Kongo familiaren kidea da. Senegal, Mauritania eta Gambian hitz egiten da.
Wolofera estatu haien barnean dauden hiztunen bigarren hizkuntza izaten da. Lehen hizkuntzatzat daukatenen artean bost milioi hiztun ingurukoa da eta hiztun kopuru osoa zazpi edo zortzi milioi artekoa da. Lebu herriaren hizkera gisa sortu zen. Senegalen gehien hitz egiten den hizkuntza da, wolofek (biztanleriaren % 40) berez hitz egiten baitute, baina baita beste senegaldar gehienek ere, bigarren hizkuntza gisa.
Wolof dialektoak geografikoki eta landa eta hiri eremuen artean aldatzen dira. Dakar-wolofera, adibidez, wolofera, frantses eta arabiarren hiri nahasketa da.
Wolof hizkuntza zein kultura izendatzeko ortografia estandarra da: haren aldaerak ouolof frantses zaharrean eta nagusiki wollof, jolof, jollof eta abar gambiarrak dira, gaur egun, Wolof Inperioari edo jollof arrozari erreferentzia egiten diotenak; halaber, Afrikako mendebaldeko arroz plater arrunt bat da. Volof eta olof forma arkaikoak dira.
Uste denez, euskarak woloferatik banana hitza hartu du, gaztelaniaren edo portugesaren bidez. Ingelesez, hitz hartaz gain, nyam ere dute, Karibeko zenbait kreoletan "jatea" esan nahi duena (Seychelleseko kreoleraz ere, nyanm).
Saharaz hegoaldeko Afrikako beste hizkuntzak ez bezala, ez da tonala.