Woodstock jaialdia (ingelesez: Woodstock Festival edo soilik Woodstock, garaiko izen ofiziala Woodstock Music & Art Fair izan zen, euskaraz: «Woodstock musika eta arte azoka») Estatu Batuetako New York estatuko White Lake udalerrian ospatutako musika jaialdi erraldoi eta mitikoa izan zen. Garai hartako Rock and Roll jaialdi entzutetsu eta garrantzitsuena izan zen. 1969ko abuztuaren 15etik 17rako egunetan ospatu zen, izan zuen arrakastagatik, 18ra arte luzatu bazen ere.