WordNet

WordNet ingelesezko[1] datu-base lexikal bat da. Ingelesezko hitzak synset deituriko sinonimo-taldeetan elkartuta, definizio laburrez eta erabilera-adibideez hornituta, eta sinonimo-taldeen arteko harreman semantikoak biltzen ditu. Synsetak modu hierarkikoan antolatuta daudenez, taxonomia gisa ere ikus daiteke wordnet, hiperonimia eta hiponimia erlazioen bitartez egiten da hori. Beraz, Wordnet hiztegi eta thesaurus baten arteko konbinazio moduan ikus daiteke. Giza erabiltzaileak web nabigatzaile baten bidez sar daitezkeen arren[2], bere erabilera nagusiak testu-analisi automatikoko eta adimen artifizialeko aplikazioak dira. Datu-base eta software tresnak BSD lizentziapean argitaratu dira, eta WordNeten webgunetik doan deskarga daitezke. Datu-basea ekoizteko datu lexikografikoak eta konpiladorea ere eskuragarri daude.

Ingelesezko wordneta da sortu zen zen lehenengoa, 1985ean, baina geroago hainbat eta hainbat hizkuntzatarako ere sortu izan dira wordnetak,[3] Gainera wordnet horietako kontzeptuen artean hizkuntza arteko loturak definitu ohi dira. Horrela, adibidez, Euskal WordNet Europako hainbat hizkuntzekin lotuta dago EuroWordNet barruan, eta munduko 30 hizkuntzatako wordnetekin Open Multilinguak Wordnet proiektuan.

WordNet-en bere buruaren  ingelesezko definizioa.
  1. G. A. Miller, R. Beckwith, C. D. Fellbaum, D. Gross, K. Miller. 1990. WordNet: An online lexical database. Int. J. Lexicograph. 3, 4, pp. 235–244.
  2. .
  3. (Ingelesez) «Talk: The Open Multilingual Wordnet (F. Bond., 2018-06-13)» Ixa Group. Language Technology. (Noiz kontsultatua: 2018-06-11).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne