XI. Nazioarteko Brigada | |
---|---|
![]() | |
Mota | mixed brigade (en) ![]() |
Sorrera | 1031UTCThu, 22 Oct 1936 :00:00 +000010amOstegunaOsteguna0010k |
Sorrera lekua | La Roda |
Deuseztatzea | 1938ko azaroa |
Herrialdea | Espainiako Bigarren Errepublika |
Unitate nagusia | Nazioarteko Brigadak |
Mendeko unitateak | Garibaldi Battalion (en) ![]() |
Gerrak eta guduak | |
Espainiako Gerra Zibila |
XI. Nazioarteko Brigada —baita ere Thälmann edo Thaelmann Brigada gisa ezagututa— Nazioarteko Brigadenenetariko bat izan zen. Boluntario horiek Espainiako Bigarren Errepublikaren defentsan faxismoaren aurka aritu ziren Espainiako Gerra Zibilan. Izena Ernst Thälmann Alemaniako Alderdi Komunistaren burua izan zen liderraren omenez jarri zitzaion. Brigadaren boluntario gehienak alemanak eta austriarrak izan ziren. Brigada hau gerraren gudu garrantzitsuetan egon zen baina, zalantzarik gabe, ospetsuenak Madrilgo Hiri Unibertsitarioaren defentsan eta Guadalajaran, 1937an. 1938ko irailaren 22an Juan Negrín agintari kanpotarrak kentzeko agindua eman zuen eta brigada berrantolatu zen, Brigada Mista Espainiarra gisa. Hala ere, haren soldaduen artean, gerra bukatu arte, atzerritar asko gelditu ziren.