Xabier Mendiguren Bereziartu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezkio, 1945eko uztailaren 13a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2023ko urriaren 2a (78 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea lizentzia : humanitateak |
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, Gipuzkoa, 1945eko uztailaren 13a - Donostia, 2023ko urriaren 2a) euskal idazlea eta itzultzailea izan zen. Euskaltzaindiak Ohorezko Euskaltzain izendatu zuen 2021ean eta Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusia izan zen 1998tik 2010era bitarte. Iñaki Mendiguren itzultzailearen anaia zen.
Euskaraz traduktologiaren inguruan jardun duen egilerik oparoenetakoa izan da. Euskaltzalea eta ekintzaile nekaezina. XX. mende bukaeran eta XXI. hasieran lortu den Euskal Herriko itzulpen jarduna modernizatzearen eragilerik indartsuenetako bat izan da, eta nabarmentzekoa da itzulpenen maila jasotzeko eta itzulpenaren inguruan hausnartzeko egin duen ekarpena.[1] Martuteneko Itzultzaile Eskola, EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea), eta Senez aldizkaria sortzeko eragile nagusietako bat izan zen.[2]
:3
izeneko erreferentziarako