Xahname

Xahname
Datuak
IdazleaFerdowsi eta Abu-Mansur Daqiqi (en) Itzuli
Generoaepopeia
Jatorrizko izenburuaشاهنامه
HerrialdeaGhaznavidarren Inperioa
Bahram V.aren (Bahram Gur) eta Azadeh-ren historiako ehiza-eszena bat duen platera. Plater horretako irudiek Bahram Gurren historiako atal ezagun baten irudirik zaharrena irudikatzen dute. Badirudi mendeetan zela ezaguna, baina Xahnamen bakarrik erregistratu zen, platera egin eta mende batzuetara. Iran, V. mendea. Metropolitan Museum of Art

Xahname (persieraz: شاهنامه‎, Šāhnāmah —ahoskera: [ʃɒːhnɒːˈme]—, «erregeen liburua») Ferdowsi persiar poetak 977. eta 1010. urteen artean idatzitako olerki luzea da, Iran Handiko epopeia nazionala. 50.000 distich edo bikoz (bi lerroko bertsoak) osatuta dagoelarik[1], Xahname da poeta bakar batek idatzitako munduko poema epikorik luzeena. Gai nagusitzat du Persiar Inperioaren iragan mitikoa —eta, neurri batean, iragan historikoa ere—, munduaren sorreratik hasi eta VII. mendean arabiarrek Iran konkistatu zuten arte. Gaur egungo Iranek, Azerbaijanek, Afganistanek eta persiar kulturaren eraginpeko eskualde handiak (Georgia, Armenia, Turkia eta Dagestan) ospatzen dute epopeia nazional hau.

Idazlan honek berebiziko garrantzi handia du persiar kulturan eta persiar hizkuntzan, literaturako maisulantzat jotzen baita, eta, Iranen, nortasun kultural etniko eta nazionalaren bereizgarri da[2]. Zoroastrismoaren egungo jarraitzaileentzat ere, garrantzitsua da, hor jasota baitaude lotura historikoak bi une hauen artean: erlijio horren hastapenak, batetik, eta Persiako azken sasandar agintarien heriotza, bestetik. Musulmanen konkistan sasandar agintariak hiltzeak ekarri zuen zoroastrismoaren gainbehera Iranen.

  1. (Ingelesez) Lalani, Farah. (2010-05-13). «A thousand years of Firdawsi's Shahnama is celebrated» The Ismaili.
  2. (Ingelesez) Ashraf, Ahmad. (2012-03-30). Encyclopædia Iranica. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne