Xenolito bat magman sartuta dagoen arroka bat da, magma hozten doan bitartean. Magma, lurrazalaren azpitik urtuta dagoen arroka da, sumendi-erupzio batean laba moduan gailentzen dena. Magma hoztu ondoren sortzen den arroka; arroka igneoa deitzen da hain zuzen ere, beraz, arroka igneoetan txertatutako arroka mota ezberdinak dira.[1]
Xenolitoak ez-uniformeak izan daitezke banakako kokapenetan, baita espazioan mugatuta dauden eremuetan ere, adibidez; Niijima sumendiko (Japonia) erriolitak laba menderatzen duenak, bi Gabbro xenolito mota dituzte jatorri desberdinekoak direnak: tenperatura eta presio baldintza desberdinetan sortu ziren.
Nahiz eta xenolitoaren terminoa ohikoagoa izan inklusio igneoetan, definizio zabal batek, arroka sedimentarioetan estalitako arrokak izan ditzake.
Benetako xenolitoa izateko, barne arroka oso desberdina izan behar du bilduta dagoen arrokarekiko.[2]
Xenolitoa, arroka sedimentarioko arrasto zati bat izan daiteke. Meteoritotan edo arroketan ere aurkitu izan dira Lurraren aurka talka egiterakoan edo beste objetu batzuekin talka egiterako orduan, atmosferatik kanpo.
Inguruko magma batean urtzen bada, xenolitoak bere ezaugarriak galdu ditzake. Hozten doan heinean, materialak xenolito izatetik arroka metamorfiko izatera alda daiteke. Arroka metamorfiko bat, arroka bat beste forma batera aldatu dela esan nahi du.
Xenolitoak oso baliagarriak dira geologian:
Mantu trinkozko xenolitoak basal alkalinoaren laba eta laba fluxuaren erupzioen ohiko agerraldiaren arabera, magma hori sakonetik eraman zuten. Neurri desberdineko xenolitoentzako egonlekua kalkulatu daiteke xenolitoen indar ezberdinak orekatzen haien gorakadan eta magmaren propietate erreologikoaren suposaketak eginez. Egin diren kalkuluek, xenolito batek 20 cm-ko zabalera duena, 0,1 m/s-ko abiadura izango duela adierazten dute. Jakina, magmaren gorakadaren abiadura handiagoa izan beharko luke xenolitoak azalerara eramateko; Xenolitoaren likidazio-tasa magma-igoeraren tasaren gutxieneko estimazioa eskaintzen du.