Xiangqi

Xiangqui taula bat, fitxak hasierako posizioan dauzkana.

Xiangqi (txinera tradizionalez: 象棋; pinyinez: xiàngqí; Wade–Giles: Hsiang ch'i, euskaraz: «elefantearen joko») taula baten gainean jolasten den estrategia mahai-jokoa da.[1] Shōgi, janggi eta markuk jokoen famili berekoa da, guzti horiek indiar txaturanga jolasaren edo antzeko baten ondorengoak dira. Mahai-joko zabalduenetarikoa da Txinako herrialdean. Jolasak bi armaden arteko borroka irudikatzen du eta helburua kontrako jokalariaren erregea harrapatzea da. Xiangqiaren ezaugarri bereziak kanoia (pao) barne hartzen dute, salto egin behar duena fitxa jateko; jeneralak euren artean aurrez-aurre jartzea debekatzen duen araua; taulako zonaldeak "erreka" eta "jauregia" deitzen direnak eta pieza batzuen mugimendua mugatzen dutenak (beste batzuena hobetu egiten dute) eta fitxen kolokazio berezia (marren gainean kokatzen dira koadroen barruan ipini beharrean).

  1. Lau, H. T.. (1985). Chinese Chess. Tuttle Publishing ISBN 0-8048-3508-X..

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne