Xingola Horia Operazioa (ingelesez Operation Yellow Ribbon) Kanadako gobernuak 2001eko irailaren 11ko atentatuen ondorioz desbideratutako hegaldiak jasotzeko antolatutako operazioa izan zen. Operazio hau AEBetako Hegazkintza Administrazio Federalak (FAA) herrialdearen aire-eremuak dauden hegazkin guztiek lur hartzeko agindua eman zuenean hasi zen Xingola Horia operazioa. AEBetara zihoazen edo bertatik irteten ziren hegaldiak Kanadako aireportuetara desbideratu ziren.
Operazioan zehar, hegaldi guztiak bertan behera utzi ziren (polizia eta hegaldi militarrak izan ezik). Historian lehen aldia izan zen Kanadak bere aire-eremua itxi zuela. Operazioaren ondorioz, 255 hegazkin herrialdeko 15 aireportu ezberdinetara desbideratu ziren.