![]() | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1994 |
Azken bertsioa | 5.1 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Euskarria | Foma, Hunspell eta EDBL |
Sistema eragilea | plataforma-anitz, Microsoft Windows eta Mac OS |
Deskribapena | |
Honen parte da | Euskal Herriko historia 100 objektutan |
Euskaraz | |
Euskaraz | Bai |
xuxen.eus |
Xuxen euskaraz idatzitako testuak zuzentzen dituen aplikazio informatikoa da. UPV/EHUko Ixa Taldeak 1994an sortutako aplikazio hau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak finantzatu zuen. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz XUXENen webgunea garatzeko diru-laguntza eskaini zuen.
2020an bosgarren bertsioan zebilen, Elhuyarrek merkaturatuta Ixa taldearen lizentziarekin.[1] Hainbat testu-editore eta bestelako programetan (MS Office, LibreOffice, Mozillako Firefox eta Thunderbird...),[2] sarean zuzenean erabiltzeko aukera ere badago.[3][4][5]
Urteak etorri urteak joan, Xuxen osatuz eta eguneratuz joan da hizkuntzaren aldetik, eta zuzentzaile ortografiko berriak sortu dira euskararako: Hobelex (UZEIk plazaratua eta ezagutza berean oinarritua) edo multinazionalek gaur egun, zorionez, eskaintzen dituztenak (Microsoften zuzentzailea dagoeneko ez da Xuxen, eta Google Drive zerbitzuak ere berea du).[6][7][8]
:2
izeneko erreferentziarako:3
izeneko erreferentziarako:4
izeneko erreferentziarako:5
izeneko erreferentziarako:6
izeneko erreferentziarako