Yellowstone Parke Nazionala | |
---|---|
![]() | |
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Eagle Peak (en) ![]() |
Mota | National Park of the United States (en) ![]() |
Azalera | 898.349 ha |
Eponimoa | Yellowstone (ibaia) |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 44°36′N 110°30′W / 44.6°N 110.5°W |
Honen parte da | Greater Yellowstone Ecosystem (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Estatua | ![]() |
Mendizaletasuna | |
Eragilea | Proclamation 303 (en) ![]() |
Yellowstone Parke Nazionala Ameriketako Estatu Batuetan dagoen natura parkea da, nagusiki Wyomingen, baina baita Montanan eta Idahon ere, Mendi Harritsuen ingurunean. Izaera hori zuen munduko lehen eremua izan zen. Estatu Batuetako presidente Ulysses S. Grantek izendatu zuen 1872an.
Parkeko paisaian pinuak dira nagusi, hango lurrazalaren % 60 baitute estalita. Hartzak, otsoak, oreinak eta orein-altzeak ugariak dira parkean. Badira geiserrak eta fenomeno geotermalak ere. Gainera, parkearen azpialdean egun bizirik dauden bi supersumendietako bat dago. Hala ere, azken 600.000 urtean ez du erupziorik izan.
1988ko ekain eta irail artean parkeak sute kate suntsitzailea pairatu zuen.