Yeu

Yeu

Uhartearen ikuspegia
Bertako izenaÎle d'Yeu
Geografia
KokapenaBizkaiko golkoa
Azalera23,32 km²
Punturik garaienaItsasargia
Politika
Herrialdea Frantzia
EskualdeaLoirerria
DepartamenduaVendée
UdalerriaL'Île-d'Yeu
Hiri populatuenaPort-Joinville
Hiri populatuenaren biztanleria2.000 bizt.
Gizartea
Biztanleria4.575 biztanle (2012)
Dentsitatea196,18 biz./km2

Yeu uhartea (frantsesez: Île d'Yeu) Loirerriako kostaldean dagoen uhartea da, L'Île-d'Yeu udalerria osatzen duena. Poitou eskualdean kokaturik, uharteak 9,5 kilometroko luzera eta 4 kilometroko zabalera ditu, eta 2012an 4.575 biztanle zituen (196,18 biz./km²).

Bi arrantza-portu ditu, Port-Joinville iparraldean eta Port de la Meule hegoaldean, atun eta misera harrapatzeagatik ezagunak direnak.

Bertara ailegatzeko modu bi daude: ferryz Fromentinetik (La Barre-de-Monts) edota Saint-Gilles-Croix-de-Vietik edo hegazkinez Île d'Yeuko aireporturaino (IATA: IDY, ICAO: LFEY), Nantesko aireportutik hegaldi komertzialak dituena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne