Yonaguniko Egiturak | |
---|---|
![]() | |
Mota | undersea landform (en) ![]() ![]() |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 24°26′09″N 123°00′41″E / 24.4358°N 123.0114°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
District of Japan | Yaeyama District |
Town of Japan | Yonaguni |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Yonaguniko Egiturak (japonieraz: 与那国島海底地形 Yonaguni-jima Kaitei Chikei ) Japoniako Yonaguni uhartean 1985ean aurkitu ziren urpeko egituren multzoa da. Haien jatorria eztabaidapean dago. Egiturak Kihachirō Aratake urpekari japoniarrak aurkitu zituen ezustean. Egitura megalito bat da, azken glaziazioaren aurretik lurrazalean egondakoa; litekeena da haren eraikuntzan edo birmoldaketan gizakiak parte hartu izana.
Japoniarrek "monumentu" deitzen diete egitura horiei, eta haien jatorria zalantzazkoa da gaur egun ere. Hainbat geologo eta historialarik agian naturak eginak direla adierazi dute, baina haien azalpenak zalantzazkotzat jo dituzte beste hainbat zientzialarik: gizakiak eraikitako egiturak direla argudiatzen dute, bere osotasunean edo zatiren batean behintzat. Bada aurkikuntza Mu elezaharretako kontinente galduko zibilizazioarekin lotu duenik, baina hipotesi honek ez du oinarri sendorik.
Turismoak arreta handia ipini die egitura horiei eta egun uhartearen erakarle turistiko handienetakoa da.