Yoweri Kaguta Museveni (Ntungamo, 1944ko irailaren 15a) ugandar politikaria da, 1986ko urtarrilaren 26tik aurrera Ugandako Errepublikako presidentea dena. 1979an Idi Amin Dada kargutik kentzeko gerran parte hartu zuen eta, eta baita 1985ean Milton Obote dimititzera behartu zuen matxinadan. 1990eko hamarkadan Mendebaldeak Afrikako buruzagien belaunaldi berrian sailkatu zuen, eta hasierako hamarkadetan hazkunde ekonomiko oparoa ezagutu zuen herrialdeak; azken urteetan, ordea, ekonomia eta garapena moteltzeaz gain, ustelkeria kasuak nonahi azaleratu dira. Haren agintaldian Kongoko Bigarren Gerran eta Aintzira Handien eskualdeko beste gatazka batzuetan parte hartu du Ugandak.[1] Homosexualen kontrako legedia gogortzen saiatu da.[2]